Entrenatu Athletic Clubeko jokalarien moduan Lezaman!
Martxoaren 15ean, Eskola ate irekien jardunaldiaz gozatu ahal izango duzu Lezamako instalazioetan, 2010 eta 2019 artean jaio diren jokalariei zuzenduta bi txandarekin:
Lehen txanda: 9:30 – 11:00 (170 plaza)
Bigarren txanda: 12:30 – 14:00 (110 plaza)
Athletic Clubeko Eskolak haurrei Lezaman entrenatzeko aukera ematen die, harrobian hasi eta lehen taldearaino Athletic Clubeko jokalariak prestatzen dituen metodologia ofizial bera jarraituz.
Eman izena eskuragarri dauden plazak agortu baino lehen, eta gozatu doako Eskolako entrenamendu egun honetaz. Izena emateko epea martxoaren 10ean amaituko da, 10:30-etan.
Zuzenean jarriko gara harremanetan txanda berri honetan onartutako pertsonekin.

Eskatu izen ematea Lezaman entrenatzeko. Plaza mugatuak.
Ez da eskaera gehiago onartu