5 eta 7 urte bitarteko haurrentzat, astean bi saio eskainiko dira, honako banaketarekin:
- Psikomotrizitateko gelako saioa:
Erabiliko dugun metodologia Praktika Psikomotriza (PPA) izenez ezagutzen da. Bizipenezkoa, harremanezkoa eta prebentiboa den ikuspegia da, eta jolas librea eta adierazpen gorputz-adierazkorra baliatzen ditu haurra psikologikoki, emozionalki eta sozialki garatzeko bide nagusi gisa. Saio hauetan psikomotrizistaren presentzia aktiboari eta haurraren banakako laguntzari arreta berezia eskaintzen zaio.
- Pabiloiko gorputz-adierazpenaren eta alfabetatze motorraren saioa:
Kasuan honetan, Jolasean Oinarritutako Eredu edo Ikuspegiak (Game-Based
Approaches – GBA) erabiliko dira. Metodologia honek jolasaren bidezko ikaskuntza sustatzen du, haurrek modu aktiboan, motibatuta eta haien beharretara egokituta parte hartzea ahalbidetuz.
7 eta 8 urte bitarteko haurrentzat, astean bi saio eskainiko dira, biak Lezamako entrenamendu-pabiloian.
Erabiliko dugun metodologia Kirolaren Irakaskuntza Integrala bezala ezagutzen da (Teaching Games for Understanding – TGfU). Ikuspegi honek joko egituratuak eta kirolaren aurreko egoerak proposatzen ditu, haurren gaitasun motorrak, taktika ulermena eta talde-lana garatzeko helburuarekin.