Ezagutu aurre-benjaminentzako Eskolako txanda

Adinari egokitutako jolasen bidez, haurrek material eta espazio desberdinekin esperimentatuko dute, eta gorputzaren kontrola, koordinazioa eta memoria bezalako gaitasun kognitiboak garatuko dituzte.

Ikuspegi hau gurasoen parte-hartzearekin osatzen da hiruleko bakoitzaren amaieran ospatuko diren Topaketa saioetan, segurtasun emozionala eta haien hobekuntza bermatuz. Saio hauetan, amek eta aitek rol proaktiboa izango dute haurren garapenean eta haien aurrerapena ezagutuko dituzte.

Ezagutu Eskolaren instalazioak

Eskolako saioak Lezamako eraikin nagusiko kirol-pabilioian eta psikomotrizitate-gela berezi batean.

Saioak Lezamako teknikariek gidatuko dituzte, haurrek garapen motorra, kognitiboa eta afektibo-soziala modu integralean garatu dezaten.

Familiek ere parte hartuko dute prosezu honetan hiruleko bakoitzaren amaieran ospatuko diren Topaketa saioetan, ohitura eta jarrera osasungarriak barneratuz, euren seme-alaben garapenean eragin positiboa izateko.

Eskolako txandak

Jarduera adinaren arabera antolatutako taldeetan banatuko da. Talde bakoitzak egun zehatzak izango ditu Lezamako pabilioian eta psikomotrizitate-gelan (Colegio Público Lezamako Eskola Publikoa), 17:30etik 19:00etara.

A taldea (5-6 urte):

B taldea (6-7 urte):

C taldea (6-7 urte):

D taldea (7-8 urte):

  • Asteartea eta ostirala: Lezamako pabilioian

Adin-tarteen araberako saioen antolaketa

5 eta 7 urte bitarteko haurrentzat, astean bi saio eskainiko dira, honako banaketarekin:

  1. Psikomotrizitateko gelako saioa:
    Erabiliko dugun metodologia Praktika Psikomotriza (PPA) izenez ezagutzen da. Bizipenezkoa, harremanezkoa eta prebentiboa den ikuspegia da, eta jolas librea eta adierazpen gorputz-adierazkorra baliatzen ditu haurra psikologikoki, emozionalki eta sozialki garatzeko bide nagusi gisa. Saio hauetan psikomotrizistaren presentzia aktiboari eta haurraren banakako laguntzari arreta berezia eskaintzen zaio.
  2. Pabiloiko gorputz-adierazpenaren eta alfabetatze motorraren saioa:
    Kasuan honetan, Jolasean Oinarritutako Eredu edo Ikuspegiak (Game-Based
    Approaches – GBA) erabiliko dira. Metodologia honek jolasaren bidezko ikaskuntza sustatzen du, haurrek modu aktiboan, motibatuta eta haien beharretara egokituta parte hartzea ahalbidetuz.

7 eta 8 urte bitarteko haurrentzat, astean bi saio eskainiko dira, biak Lezamako entrenamendu-pabiloian.

Erabiliko dugun metodologia Kirolaren Irakaskuntza Integrala bezala ezagutzen da (Teaching Games for Understanding – TGfU). Ikuspegi honek joko egituratuak eta kirolaren aurreko egoerak proposatzen ditu, haurren gaitasun motorrak, taktika ulermena eta talde-lana garatzeko helburuarekin.

 

Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas
Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas
Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas
Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas Plazas limitadas
Izena emateko formularioa kargatzen…

Zalantzak dituzu? Berrikusi ohiko galderak

Zer da Eskolako prebenjamin txanda?
Zein da Eskolako prebenjamin txandaren helburu nagusia?
Non egiten dira prebenjaminen txandako jarduerak?
Nork zuzentzen ditu saioak?
Zer paper dute familiek jardueran?
Nola antolatzen dira taldeak adinaren arabera?
Zein da saioen ordutegia?
Matrikula ordaindu behar da?
Nola eman dezaket izena nire seme-alabarentzat?